Kultur Bira

Kultur Biraren aste honetako ekitaldietan izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 28a, 07:12

Adi; astearte hau izango duzue, ekainaren 29a, izatez Usurbilgo jaiak ospatuko liratakeen egunetan, uztailaren 1etik 4ra iragarri diren kultur ekitaldietan izen emateko azken eguna. Ohi bezala, usurbilkultura.eus atarian bideratu behar dira inskripzioak. Eta gero adi egon zuen posta elektronikoari; sarrerak esleitu zaizkizuen edo ez jakinaraziko zaizue eta. Sarrerak arduraz kudeatzeko deia egina du antolakuntzak. Egokitutako sarrera erabili ezin duenak beste norbaiti edo antolatzaileei helarazteko ardura hartzea eskatzen dute.

Kontzertuak gauetan, bertso saioa, haurrentzako ekitaldiak, Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia, gazte olinpiadak... Egitarau zabal askoa josi dute antolatzaileek uztailaren 1etik 4ra. Ospatuko ezingo diren jaien ordezko hitzorduak izango dira, oraindik bizi dugun osasun krisialdiko araudira egokituak.

Ordu aldaketa
Adi, Usurbilgo Kultur Biraren baitan uztailaren 1etik 4ra gau partean Udarregi Ikastola gunean kokatzekoak diren karpan ospatzekoak diren kontzertuei. Emanaldi guztiak 22:30etara atzeratzea erabaki du antolakuntzak. Neona, Ama, Rotten XIII eta Bulego talde ezagunak datoz Usurbila. Haiekin, etxeko sortzaileak; Mihise eta bertsio gauaren itzuleran parte hartuko duten herriko musikariak. 

Ekitaldi guztiotarako izena ekainaren 29a baino lehen eman beharko da usurbilkultura.eus plataforman.



USURBILGO KULTUR BIRA
Uztailak 1, osteguna
17:00 Kolore festa Oiardo Kiroldegian.
Zehaztasunak: "Marrazketa saioa. Norberak bere margoak ekarri beharko ditu, baita karpetaren bat ere, euskarri bezala erabiltzeko. Bukaeran, opariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean".
Edukiera: 200 lagun. 
Izen ematea: ekainaren 29a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
Sarrera: herritar bakoitzak lau sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

22:30 Neona/Amak taldeen kontzertuak Udarregi Ikastolako karpa gunean. 
Zehaztasunak: "NEONA izenpean eraberrituta dator herrian sorturiko taldea. Bestalde,  lau izenen lehen letrarekin osatutako trikiti, pandero eta lau ahotsen taldea da Amak: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja eta Kristina Solano (M-n Ezten). Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta ikuskizun bitxia eskainiko digute hamaika bariazio edo konbinaziorekin".
Edukiera: 200 lagun. 
Izen ematea: ekainaren 29a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.


Uztailak 2, ostirala
18:00 "Aupa Strings" taldearen emanaldia Oiardo Kiroldegian.

Zehaztasunak: "Musika klasikoa, heavy metala edota bluesa era naturalean fusionatzen ditu familiako gazteei (6-12) zuzenduriko String Jukebox ikuskizun parte-hartzaileak. Antzerki-kutsua duten eszenak, jolas, erritmo, sormen eta umorez beterik daude, elkarrekin musika sortu, beat-box modura komunikatu edota poesia rap bihurtzeko".
Edukiera: 200 lagun.
Sarrerak: ekainaren 29ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera).

19:00 Bertso-saioa udatxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan.
Bertsolariak: Miren Artetxe, Agin Laburu, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
Edukiera: 135 lagun.
Sarrerak: ekainaren 29ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

22:30 Bertsio-gaua Udarregi Ikastolako karpagunean.
Zehaztasunak: "Bueltan da, urtebeteko hutsunearen ondoren, Usurbilen hain kuttuna dugun ekitaldia: Bertsio Gaua".
Edukiera: 200 lagun.
Sarrerak: ekainaren 29ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).


Uztailak 3, larunbata
10:00 Iratxoen oparien bila herrian barrena.

Zehaztasunak: "Gauez eta ezkutuan ibili ohi dira iratxoak magia eta jolas bereziak sortzen, egun argitan herritarrei eskaintzeko. Mezu bat iritsi da duela gutxi usurbildarrontzako zerbait prestatua dutela esanez. Ez dugu askorik ulertu eta zuen laguntza behar dugu argitzeko, lagunduko? Plataformatik eta taldeka izen emateko aukera egongo da, 10 laguneko taldeak gehienez".
Edukiera: 200 lagun.
Sarrerak: ekainaren 29ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera).

17:00 Gazte olinpiadak Mikel Laboa plazan.
Zehaztasunak: "Herriko gazte eragile ezberdinen dinamizatuta, Mikel Laboa plazatik hasita herrian zehar talde txikitan erronka ezberdinak egingo dira. Bikote edo hirukoteka izena eman ostean antolatzaileek osatutako taldeetan burutuko da dinamika".
Edukiera: 135 lagun.
Sarrerak: ekainaren 29ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 3 sarrera).

22:30 Mihise eta Rotten XIII taldeen kontzertuak Udarregi Ikastolako karpa gunean.
Zehaztasunak: "Mihise Usurbilgo rock talde berria da. Hotzikararen errautsetatik 5 urte lanean egon eta gero, 2020an kaleratutako Kronik@ diska kontzeptuala aurkezten ari dira. Rotten XIII edo Rotten Amairu Tafallan sortutako punk-rock musika-taldea da. 2017an sortu zuten Zartako-K, Odolkiak Ordainetan eta Patada Oi! taldeetako kideek. Aurten grabaturiko lan berri aurkeztuko digute".
Edukiera: 200 lagun.
Sarrerak: ekainaren 29ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

 

Uztailak 4, igandea
18:00
 Orbeldi Dantzan III (helduen emanaldia) eta Puro Relajo Artzabalgo frontoian.
Zehaztasunak: "Baztango mutil-dantzak eta Oñatiko korpus-dantzak taularatuko dituzte Orbeldiko dantzariek. Bestalde, 2014an kaleratu zuen lehenengo diskoa Oibarko (Nafarroa) taldeak, eta ordutik, guztira, zazpi kaleratu ditu. Arrakasta itzela du Puro Relajok mariatxizaleen artean. Euskal abesti ezagun ugariren bertsioak ere egiten dituzte, euren doinu propioak erantsiz".
Edukiera: 100 lagun.
Sarrerak: ekainaren 29ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

22:30 Bulego taldearen kontzertua Udarregi Ikastolako gunean.
Zehaztasunak: "Urtebeteko ibilbidea baino egin ez duen talde berri honek, euskaraz egindako pop atsegin eta dantzagarriaz euskal eszenan zeresana ematen ari da. Bulego taldeak 2021 urterako prestatu duenaren hainbat zertzelada plazaratuko dizkugu Kultur Biran".
Edukiera: 200 lagun.
Sarrerak: ekainaren 29ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.