Industria jarduerek Usurbilgo aire kalitatean izan dezaketen eraginari buruzko ikerlan aurkezpena gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 29a, 11:04

Industria jarduerek Usurbilgo aire kalitatean izan dezaketen eraginari buruz egin den ikerlana aurkeztuko dute.

"Usurbilgo aire kalitatean herriko jarduera nagusiek duten eragina hobeto ezagutzeko asmoz, lanaren egile diren Kataluniako UPC-ko unibertsitateko ikerlariek egindako lana aurkeztuko dute. Herriko jarduera nagusien emisio iturriak batetik, eta Usurbilgo datu metereologiko zein morfologikoak kontutan hartuta, herriko zein gunetan eragiten duten aztertu du Udalak, eta emaitza horiek dira hain zuzen ere aurkeztu nahi direnak".

Usurbilgo Udalak antolaturiko aurkezpen ekitaldia Aatearte honetan izango da, ekainaren 29an, arratsaldeko 19:00etan Sutegiko auditorioan.