Herriko jarduera nagusien emisio iturriak batetik, eta Usurbilgo datu metereologiko zein morfologikoak kontutan hartuta, herriko zein gunetan eragiten duten aztertu dute, eta emaitza horiek dira hain zuzen ere aurkeztu nahi direnak. 700 bat orriko lanaren laburpena egin dute, metereologia ikuspuntutik hasita, morfologiari jarraituta hainbat aztergai hartu dituzte. Industria lan nagusien eragina ere aztergai nagusi izan dute: Gipuzkoako Ingurune Zentroa, Fagor-Ederlan, Ucin, Michelin eta Tremefil-Izagirreren eraginak izan dira gai zentralak.