USURBILGO KULTUR BIRA
Uztailak 1, osteguna
17:00 Kolore festa ARTZABALEN.
Zehaztasunak: "Marrazketa saioa. Norberak bere margoak ekarri beharko ditu, baita karpetaren bat ere, euskarri bezala erabiltzeko. Bukaeran, opariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean".
Uztailak 2, ostirala
18:00 "Aupa Strings" taldearen emanaldia Oiardo Kiroldegian.
Zehaztasunak: "Musika klasikoa, heavy metala edota bluesa era naturalean fusionatzen ditu familiako gazteei (6-12) zuzenduriko String Jukebox ikuskizun parte-hartzaileak. Antzerki-kutsua duten eszenak, jolas, erritmo, sormen eta umorez beterik daude, elkarrekin musika sortu, beat-box modura komunikatu edota poesia rap bihurtzeko".
19:00 Bertso-saioa udatxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan.
Bertsolariak: Miren Artetxe, Agin Laburu, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
Uztailak 3, larunbata
10:00 Iratxoen oparien bila herrian barrena.
Zehaztasunak: "Gauez eta ezkutuan ibili ohi dira iratxoak magia eta jolas bereziak sortzen, egun argitan herritarrei eskaintzeko. Mezu bat iritsi da duela gutxi usurbildarrontzako zerbait prestatua dutela esanez. Ez dugu askorik ulertu eta zuen laguntza behar dugu argitzeko, lagunduko? Plataformatik eta taldeka izen emateko aukera egongo da, 10 laguneko taldeak gehienez".
Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.