Uda garaia, eta urte garai honekin, hainbat zerbitzuek ordutegia egokitu dute Usurbilen. Esaterako, Sutegi udal liburutegiak aste hasieratik indarrean du hilabeteotarako irekiera ordutegia. Gaurtik Oiardo Kiroldegiak edota Bidez Bide taxibus zerbitzuak, Usurbilgo Udalak berri eman duenez.
Gogoan izan, bigarren urtez segidan ohiko Santixabel festarik izango ez dugun arren, jai eguna izango da ostiral hau, uztailaren 2a Usurbilen. Honenbestez, udal zerbitzuak eta merkataritza establezimenduak itxita aurkituko dituzue.
Oiardo Kiroldegia
Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra:
Lanegunetan: 07:00 / 13:00 eta 15:30 / 20:15
Txanda ludikoa: 16:45 / 17:45*
"Igerileku txikian har daitekeen txanda mota berria da. Udarekin batera, igerilekura lagunekin joateko ahalbidetu dute aukera hori. Lau laguneko bi talde sartu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, txanda ludikoan (16:45etik 17:45era)".
Asteburu eta jaiegunetan: 09:00 / 13:00
Itxita: abuztuaren 9tik 22ra.
Oharra:
Bidez Bidez (Taxibus zerbitzua)
Uztailean, goizeko txanda soilik: 07:30, 10:30 eta 13:30.
Azken eguna: uztailak 30.
Abuztuan, zerbitzurik ez.
Irailak 1etik aurrera, ohiko ordutegia.
KzGunea
Uztailaren 1etik 30era, 09:00-13:00 artean zabalduko dute. Abuztuan itxita egongo da. Informazio gehiagorako:
Kale Nausea, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Sutegi udal liburutegia
Irailaren 3ra arte, goizez izango da zabalik, 9:30-14:00 artean. Uztaila amaiera bitarte, astelehenetan, arratsaldez ere irekiko dute, bi orduz, 17:00-19:00 artean. "Badator uda gurera! Eta Sutegi Liburutegian aurkituko gaituzu zure liburu/pelikula/diska aukeraketan laguntzeko prest", adierazi dute liburutegitik sare sozialen bidez.
Opor giro beteko proposamen batekin ere badatoz. "Aizu, eskuartean duzun liburuari argazkia atera, sarera igo, eta izendatuko gaituzu?", hortxe datozen hilabeteotarako luzatzen duten gonbita.
Sutegi udal liburutegiarekin bideotatik jar zaitezkete harremanetan:
943 36 06 92
688 625 477 (Whatsapp)
biblioteka@usurbil.eus
Twitter: @usurbib
Facebook: https://www.facebook.com/sutegi05
Instagram: https://www.instagram.com/sutegi05/
Youtube: https://www.youtube.com/user/Sutegi05
Liburuen kontsulta, online katalogoan:
katalogoak.euskadi.eus
liburubila.euskadi.eus