Kultur Bira

"Aupa Strings", bertsolariak eta Bertsio Gaua gaurkoan

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 2a, 11:18
Iazko Kultur Biraren baitan, Oiardo Kiroldegian ospatu zen bertso saioa.

Usurbila itzuli den Kultur Birak bigarren eguna du gaurkoa, udalerri mailako festa egun nagusia. "Aupa Strings" taldekoen emanaldia, bertsolarien saioa eta herriko musikariak oholtza gainera igoaraziko dituen Bertsio Gaua izango dugu ostiral honetan. Adi: bertso saioa, udaletxe aurreko plazan ospatuko da. Ondorioz, Kale Nagusia ibilgailuentzat itxita izango da 19:00-20:30 artean.

USURBILGO KULTUR BIRA
Uztailak 2, ostirala
18:00 "Aupa Strings" taldearen emanaldia Oiardo Kiroldegian.

Zehaztasunak: "Musika klasikoa, heavy metala edota bluesa era naturalean fusionatzen ditu familiako gazteei (6-12) zuzenduriko String Jukebox ikuskizun parte-hartzaileak. Antzerki-kutsua duten eszenak, jolas, erritmo, sormen eta umorez beterik daude, elkarrekin musika sortu, beat-box modura komunikatu edota poesia rap bihurtzeko".
Edukiera: 200 lagun.

19:00 Bertso-saioa udatxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan.
Bertsolariak: Miren Artetxe, Agin Laburu, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
Edukiera: 135 lagun.

22:30 Bertsio-gaua Udarregi Ikastolako karpagunean.
Zehaztasunak: "Bueltan da, urtebeteko hutsunearen ondoren, Usurbilen hain kuttuna dugun ekitaldia: Bertsio Gaua".
Edukiera: 200 lagun.


Uztailak 3, larunbata
10:00 Iratxoen oparien bila herrian barrena.

Zehaztasunak: "Gauez eta ezkutuan ibili ohi dira iratxoak magia eta jolas bereziak sortzen, egun argitan herritarrei eskaintzeko. Mezu bat iritsi da duela gutxi usurbildarrontzako zerbait prestatua dutela esanez. Ez dugu askorik ulertu eta zuen laguntza behar dugu argitzeko, lagunduko? Plataformatik eta taldeka izen emateko aukera egongo da, 10 laguneko taldeak gehienez".
Edukiera: 200 lagun.

17:00 Gazte olinpiadak Mikel Laboa plazan.
Zehaztasunak: "Herriko gazte eragile ezberdinen dinamizatuta, Mikel Laboa plazatik hasita herrian zehar talde txikitan erronka ezberdinak egingo dira. Bikote edo hirukoteka izena eman ostean antolatzaileek osatutako taldeetan burutuko da dinamika".
Edukiera: 135 lagun.

22:30 Mihise eta Rotten XIII taldeen kontzertuak Udarregi Ikastolako karpa gunean.
Zehaztasunak: "Mihise Usurbilgo rock talde berria da. Hotzikararen errautsetatik 5 urte lanean egon eta gero, 2020an kaleratutako Kronik@ diska kontzeptuala aurkezten ari dira. Rotten XIII edo Rotten Amairu Tafallan sortutako punk-rock musika-taldea da. 2017an sortu zuten Zartako-K, Odolkiak Ordainetan eta Patada Oi! taldeetako kideek. Aurten grabaturiko lan berri aurkeztuko digute".
Edukiera: 200 lagun.

Uztailak 4, igandea
18:00
 Orbeldi Dantzan III (helduen emanaldia) eta Puro Relajo Artzabalgo frontoian.
Zehaztasunak: "Baztango mutil-dantzak eta Oñatiko korpus-dantzak taularatuko dituzte Orbeldiko dantzariek. Bestalde, 2014an kaleratu zuen lehenengo diskoa Oibarko (Nafarroa) taldeak, eta ordutik, guztira, zazpi kaleratu ditu. Arrakasta itzela du Puro Relajok mariatxizaleen artean. Euskal abesti ezagun ugariren bertsioak ere egiten dituzte, euren doinu propioak erantsiz".
Edukiera: 100 lagun.

22:30 Bulego taldearen kontzertua Udarregi Ikastolako gunean.
Zehaztasunak: "Urtebeteko ibilbidea baino egin ez duen talde berri honek, euskaraz egindako pop atsegin eta dantzagarriaz euskal eszenan zeresana ematen ari da. Bulego taldeak 2021 urterako prestatu duenaren hainbat zertzelada plazaratuko dizkugu Kultur Biran".
Edukiera: 200 lagun.

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.