Kultur Bira 2021

Aupa Strings taldearen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2021eko uztailaren 2a

Aupa Strings taldearen musika ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute hainbat haur eta nerabek Oiardo kiroldegian. Musika fusio berriak eginda, antzezlan kutsuko lan berezi eta parte hartzailea oso ondo hartu dute kiroldegira hurbildutakoek.