Kultur Bira 2021

Bertsio gauean musikari guztiak oholtzan

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 3a, 09:16

Gau klasiko bat izan zen atzokoa: Bertsio gaua, alegia. Hogei bat musikariz osatutako edizioan, abesti ezagunak jo zituzten parte hartzaileek. Oraingo eta lehengo abesti ikonikoak, hemengo zein kanpokoak. Jendeak oso ondo hartu zuen, eta gogo bereziz aurtengoa. Jendea kanpoan geratu zen karpa goraino beteta. Txaloak eta jendartetik ateratako mugikorren argiak eta abestiak ez ziren falta izan.