Erdibideko ezohiko testuinguru horretan jarraitzen dugu, oraindik gainditu ez dugun osasun krisialdiagatik. Egunotan izatez herriko festetan izan behar genuen. Covid19ak ordea bigarren urtez ospakizunok antolatzea eragotzi dute.
Alternatiba seguru eta erakargarriaz gozatzeko aukera dugu halere Kultur Birari esker. Eta irudiotako lagunei esker baita. Herriko festak omentzen ari dira egunotan. Ostiralean, Santixabel Egunez, herriko txistulariek girotu zuten herria goiz eta eguerdi partean.
Sagardo Egunean ezustean kalejiran ikusi genituen zanpantzarrak Kultur Birara itzuli dira larunbat honetan. Kaxkoari eta Kalezarri itzulia eman diote erritmo bizi eta alaiean.