Oholtza gainean urtebeteko ibilbidea jorratu duen Mihise Usurbilgo rock taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten bart Udarregi Ikastola pareko karpara joandakoek. Iaz aurkeztu zuten Kronik@ diskoko abestiak entzuteko aukera izan zen, lehenago Hotzikara proiektuan parte hartu zuten Antton Aranburu, Mikel Olasagasti eta Beñat Urteaga hirukotearen eskutik.
Rotten XIII edo Rotten Amairu Tafallan sortutako punk-rock musika-taldeak eskaini zuen segidan kontzertua.