Usurbilgo datorren odol ematea, astelehen honetan, uztailaren 5ean izango da Udarregi Ikastolan, arratsalde partean, 16:30-20:10 artean. Aldaketarik ez bada, orain arteko saioetan bezala, aurretik odola eman izan dutenei hitzordua zehazteko deituko zaie. Odola estreinakoz eman nahi dutenek aldiz, hitzordua eskatu ahalko dute 943 007 884 telefono zenbakira deituta.
Usurbilgo Odol Emaileen taldetik 18 urte beteta dituzten herritar guztiak animatu nahi dituzte odola ematera. Azken asteotan Euskadiko odol emaileek A+, O- eta A- odol “stock”-a indartzeko deia egin dute, alegia, aipaturiko odol motetako bat dutenak ematera deitu dituzte, urte luzez hainbat lagun egiten ari den moduan.
Odola emateko bete beharreko baldintzak
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.