6 langabetu gutxiago ekainean

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 12a, 12:23

Apirilean eta maiatzean 238 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen. Hilabete horietan bezala, covid19ak eragindako pandemia hasi zenetik erregistraturiko langabetu kopuru baxuena zenbatu dute berriz ekainean udalerri honetan; 232 langabetu.

Maiatzean baino 6 langabetu gutxiago Usurbilen, 238tik 232ra murriztu da langabetu kopurua udalerri honetan. Berriz ere emakume langabetu gehiago (134) gizonezkoak baino (98). Gehienak, 160, zerbitzuen sektorekoak dira.

Kontratazio datuei dagokionean aldiz, 225etik 332ra hazi da erregistraturiko kontratu kopurua, maiatzetik ekainera. Emakumezko gehiago (185) kontratatu dira gizonezkoak baino (147).

Buruntzaldean koxkatxo bat behera egin du baita langabetu kopuruak ekainean; 3.264tik 3.240ra. Kontratazio datuek aldiz gorantz egin dute; 1.744tik 2.405era. Gipuzkoan ere langabetu kopurua murriztu da; 32.581tik 32.283ra. Kontratazioak nabarmen egin du gorantz; 18.417tik 25.787ra.


2021eko ekaina
Usurbil: 232.     Buruntzaldea: 3.240.    Gipuzkoa: 32.283.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 98.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 24.
45 urtetik gora: 61.
 

Emakumezkoak: 134.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 62.
45 urtetik gora: 66. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 36.
Eraikuntza: 12.
Zerbitzuak: 160.
Aldez aurreko lanik gabe: 18.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 715.
Astigarraga: 264.
Hernani: 940.
Lasarte-Oria: 834.
Urnieta: 255.
Usurbil: 232.
Guztira: 3.240. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 32.283.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 332.
Aldi baterakoak: 280 (126 gizonezko, 154 emakumezko).
Sektoreka: 8 nekazaritzan, 59 industrian, 3 eraikuntzan eta 262 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 147 lan kontratu gizonezkoenak, 185 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 291.
Astigarraga: 295.
Hernani: 835.
Lasarte-Oria: 276.
Urnieta: 376.
Usurbil: 332.
Guztira: 2.405.

Gipuzkoa: 25.787.

2021eko apirileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.