Larunbat honetako Herri Kirolen Eguna aizkolari eta harrijasotzaileek borobildu dute. Erakustaldia lehia bizian bilakatu dute lau partaideek. Aizkoran, bi anai usurbildar; Jon eta Haritz Esnal. Harria jasotzen, Ostolaza harri eskolako bi kide; Udane Ostolaza eta Gorka Etxeberria.
Bikoteka lehiatu dira, Haritz eta Gorka batetik, Udane eta Jon bestetik. Udane eta Jon izan dira hain zuzen, lehian nagusitu direnak.