Kultur Bira

Elene Alustiza eta Maddi Zuloaga Floxbinekin batera, larunbatean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 15a, 11:04

Kultur Bira borobilduko duen larunbateko Aginagako kontzertuan Floxbinekin batera, eta Idoia Asurmendiren ordez, Elene Alustiza eta Maddi Zuloaga herritarrek parte hartuko dute.

Aldaketak Kultur Bira borobilduko duen larunbateko Aginagako kontzertu gauean. Berez, izatez Floxbinek eta Idoia Asurmendik kontzertu bana eskaini behar zuten Eliza Zaharrean. Hasiera batean arratsaldeko 20:00etan baina 22:00etara atzeratu zuten emanaldia hasteko ordua.

Baina bada bigarren aldaketa bat ere; covid19a tarteko, Idoia Asurmendik ezingo du kontzertua eskaini. Antolakuntzak Floxbin taldearen emanaldia iragartzen aritu da azken orduotan, baina bidelagun berriak batu zaizkie. Kultur Birako lagunek berri eman dutenez, Elene Alustizak eta Maddi Zuloagak ere parte hartuko dute uztailaren 17ko Aginagako kontzertu gauean.

Sarrerak eskuratzeko azken orduak dituzue honako hauek usurbilkultura.eus plataforman.

Aginaga
22:00 Kultur Bira Aginagan: Elene Alustiza eta Maddi Zuloaga eta Floxbin kontzertuan, Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Floxbin 2013an sortutako talde usurbildarra da. Metal estiloa ardatz duten abesti indartsu eta hitz zorrotzekoak dira eurenak".
Edukiera: 65 lagun.
Sarrerak: uztailaren 15era arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.