UEU-ren 49. udako ikastaroak

"Usurbil 0.0" egitasmoa aurkeztuko du Udalak gaurko Jakin Jardunaldian

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 16a, 09:55

UEU-ren udako 49. ikastaroen baitako Jakin Jardunaldiaren azken txanpa ostiral honetan. Goizean zehar, Usurbilgo Udalak "Usurbil 0.0" egitasmoa aurkeztuko du, "Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada?" jardunaldien baitan. Zuzenean eskaintzen ari dira streaming bidez.

Xehetasunak
Ikastaro egunak: uztailak 15, 16.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Ordu kopurua: 11.
Xehetasunak: "Mundua krisian dugu. Larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial bete-betean bizi gara. Kolapsatzear, diote aditu askok eta askok, nahiz eta horrela denik ez dugun sentitu. Erregai fosilen agortzea, esate batera, atarian dugu; aldaketa klimatikoaren ondorioz, lur emankorren lehortzea hasi da eta horrekin errefuxiatu klimatikoak; ur eta itsasoen maila goraka dator; bizi dugun pandemia honek naturaren ustiaketa neurrigabearekin, kutsadurarekin eta bioaniztasun galerarekin baduela zerikusirik ari gara ikusten. Zer datorkigu? Aurrerabideak aurrerabide izaten jarraitzen du? Eta zer bide dago ez bada desazkundea? Zer alternatiba ditugu abian Euskal Herrian?".
Matrikulazioa: itxita.
Oharra: "Covid19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berriak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan".
Informazio gehiago: ueu.eus
Antolatzaileak: UEU, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioa.

EGITARAUA
Uztailak 16, ostirala
09:30-10:05 Klima aldaketa, glaziarren ikuspuntutik: Ibai Rico (glaziologoa eta UPV/EHUko irakaslea) eta Eñaut Izaguirre (glaziologoa, UPV/EHUko irakaslea eta BC3ko ikertzailea).
10:05-10:25 Abeltzaintza ustiaketa industrialaren ajeak. Nafarroako kasua: Lorea Flores (biologoa eta Hego Euskal Herriko Greenpeace-ko koordinatzailea).
10:25-10:45 Esperientziak: Goiener; Usurbil, atez ate.
10:45-11:05 Atsedena.
11:05-11:45 Esperientziak: Jauregia Etxaldea, Lurgaia Fundazioa.
11:45-12:30 Mahai-ingurua eta galde-erantzunak.
12:30-13:00 Bukaera ekitaldia.