Udarregi Ikastolako lan deialdietara aurkezteko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 16a, 08:57

Bi lan eskaintzen berri plazaratu du Udarregi Ikastolak azken egunotan. Datorren 2021-22 ikasturterako, batetik DBH-rako fisika-kimika eta matematika irakasteko langilea behar dute ordezkapen bat betetzeko. Bestetik, Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zientzien Graduatua den langile bat ere bai. Lerrootan dituzue bi lan deialdion zehaztasunak.

1
Baldintzak

-Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zientzien Gradua.
-DBHko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra.
-EGA (Euskara Gaitasun Agiria), C1 edo baliokidea.

Eskaintzaren lanaldia:
-%39
-13 or.40’ (8 klase zuzenak eta gainerakoak prestaketa orduak).

2
Zehaztasunak: DBH-n fisika-kimika eta matematika irakasteko.

Eskaintzaren lanaldia:
-Lanaldi osoa. Ordezkapen bat egiteko.

Baldintzak
-Zientziatan Graduondoa (Master Titulu Ofiziala edo Lizentziatura).
-DBHko Irakaskuntza Gaitasuneko Masterra.


Interesdunak:
-usurbil@ikastola.eus curriculuma bidali edo deitu 943 361216 telefono zenbakira.
-Curriculumak uztailaren 17ra arte jasoko dira.
-EGA (Euskara Gaitasun Agiria)edo baliokidea