Uztaileko udalbatzarra gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 20a, 08:40

Hilero azken ostegunetan izan ohi den udalbatzarra, uztailari dagokiona, astearte honetara, uztailaren 20ra aurreratu du Usurbilgo Udalak. Denetariko gaiak hartuko dituzte ahotan.

Diru kontuak hartuko dituzte ahotan, besteak beste; Kontu Orokorraren onarpena, udal aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea. Hirigintza gaiak; hilerriko hilobi lote berri baten eskaintza, Kalezarko adinekoen auzunea eraikitzen ari diren inguruneko Arau Subsidiarioen aldaketa puntualari hasiera ematea. Edota mozio bat; Buruntzaldeko autobus zerbitzuetan indarrean diren murrizketen ingurukoa.

Segidan duzue Usurbilgo Udalak helarazitako gai zerrenda osorik:

EZOHIKO UDALBATZARRA
Eguna:
uztailak 20, asteartea.
Ordua:
18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai zerrenda:
1- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2021eko ekainaren 22tik uztailaren 9ra (2021/545-2021/612).
2-2021/596 dekretuaren berri ematea.
3-2021/602 eta 2021/614 dekretuen berri ematea.
4-2021eko Aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.
5-2020ko Kontu Orokorra onartzea.
6-Udal ordezkaritza beste organo eta erakundeetan: UEMA eta Euskal Fondoa.
7-IZFE eta Usurbilgo Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea (zerbitzu informatikoa ematekoa).
8-Udal titulartasuneko hornidura-sistemen kontrol eta zaintza unitate berriari laguntzeko jarduerak egiteko kudeaketa agindurako Usurbilgo Udala eta Añarbeko Uren Mankomunitatearen arteko hitzarmena onartzea.
9-Hilobien gaineko eskubideak esleitu ahal izateko lote berri baten eskaintzaren esleipena (11. lotea).
10-HAASetako A-96 (Portalmusu) eta A-97 (Komentua) eremuen hirigintza eraikigarritasuna handitzeko Arau Subsidiarioen aldaketa puntualari hasiera ematea.
11-Idazkari orokor lanpostuari dedikazioa ezartzea eta ondorioz 2021eko lanpostuen zerrenda egokitzea.
12-2021. urteko soldata igoera onartzea.
13-Mozioa: autobus linea.
14-Galdera-eskaerak.