6. Laboaren Uztaila

Osteguneko Aire Ahizpak taldearen kontzerturako izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 20a, 08:13

Erdibidera heldu den 6. Laboaren Uztaileko hirugarren emanaldia ostegun honetan, uztailaren 22an. Aire Ahizpak izango dira hurrengo gonbidatuak. Emanaldirako izen emateko azken eguna duzue astearte hau, uztailaren 20a, usurbilkultura.eus plataforman.

6. LABOAREN UZTAILA
Uztailak 22, osteguna

22:00 Aire Ahizpak Mikel Laboa plazan.
Zehaztasunak: "Aire Ahizpak taldea, Urepeleko hiru ahizpek osatua da. Miren, Amaia eta Paxkalin, Xalbador bertsolariaren bilobak dira eta etxekoengandik, familia giroan ikasitako bertsoak, kantu herrikoiak, Ez Dok Hamairu taldeko kantuak ematen dituzte. Duela 6 urte bat, “Bidexka” diskoa plazaratu dute Erroa argitaletxearekin. Horretan, Sébastien Desgrans musikariaren laguntzarekin, Mixel Labegerie, Eñaut Etxamendi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete eta Xalbadorren hitzak eta kantuak aurkezten dituzte, naturaltasunez, interpretazioan hitzei emanez lehentasuna eta hiru botzetan harmonizatuz".
Izen ematea: uztailaren 20ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.

Uztailak 29, osteguna
22:00 Garazi Navas Mikel Laboa plazan.
Zehaztasunak: "Garazi Navas (Usansolo, Bizkaia, 1995) Musikenen lizentziatu berri den akordeoilari egonezina da, eta, nahiz eta oso gaztea izan, proiektu ugaritan hartu du parte (Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, adibidez), eta hainbat sari irabazi ditu. Beste arlo batzuetako artistekin elkarlanean aritu ohi da, poesia, antzerkia, dantza edota instalazio artistikoekin, besteak beste. Gaur egun, musika garaikidearen eta musika tradizionalaren arteko loturaren inguruan ikertzen dihardu, beti interpretazioaren aldetik. Izan ere, bere ustez tradizioa eta abangoardia bere instrumentuaren, akordeoiaren bi aurpegiak dira, gutxitan aldi berean agerian jartzen direnak. Usurbileko kontzertu honetarako, Mikel Laboaren harira, hau ere tradizio eta abangoardiaren arteko bitartekari ezin hobea izan zenez, honen kantuen moldaketak ere joko ditu gaiarekin lotutako beste gauza batzuen artean".
Izen ematea: uztailaren 27ra arte doan, usurbilkultura.eus atarian.


Edukiera: 78 lagun.
Oharra: giro euritsua bada, kontzertua Sutegin izango da.
Antolatzailea: Laboaren Uzta.