#udalbatzarra

Hilerriko 13 hilobiren erabilera eskubidea esleituko du Udalak

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 21a, 09:17

Hilobi sorta berri baten erabilera eskubideak esleitzea erabaki dute aho batez, astearte honetako udalbatzarrean.

Berez, hilerriko 27 hilobiko lotea esleitu asmo zuen Usurbilgo Udalak, esleipenaren berri emateko iragan apirilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten iragarkiak adierazi moduan; hilerriko Sahatsa, Makala eta Altzifrea kaleetan hilobi bana, eta 6 hilobiko 4 panteoi oso Makala kalean. 

Aipatu moduan ordea 13 eskabide aurkeztu dira gerora horretarako zabaldu zen 30 eguneko epean. "Eskatzaile denak lizitazioan parte hartzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia aurkeztu dute, beraz, ez da inor baztertu". Eskabide guztientzako lekua egon da honenbestez. 

Astearte honetako udalbatzarrean, aipaturiko eskatzaileei hilobi ezberdinen erabilera eskubidea 50 urterako esleitzea onartu zuten udal talde guztiek aho batez; zehazkiago esanda, hilobi bana Sahatsa eta Altzifrea kaleetan eta 6 hilobiko panteoi osoa, eta beste bost hilobi Makala kalean.