Elikagai bilketa asteburuan, bira zapatistaren harira

Noaua Aldizkaria 2021ko abu. 27a, 08:39

Euskal Herri luze zabalean, hainbat ekimen antolatzen ari dira Bira Zapatistari harrera egiteko; tartean, Usurbilen ere asteburu honetan bideratuko den elikagai bilketa.

Bizitzaren aldeko Europa mailako bira egitera dator zapatisten ordezkaritza bat, haien borroka europarrekin partekatzera, elkar ezagutzera eta aliantzak sortzera. Euskal Herrian Bira Zapatistari harrera egiteko prestaketa lanen harira, asteotan hainbat elkartasun ekimen antolatzen ari dira. "Ordezkaritza zapatista heltzear dago. Gure etxe eta auzoak prestatzen ari gara. Horretarako, elikagai eta higiene produktuak biltzen hasi gara" Euskal Herri luze zabalean. Ekimena Usurbila ere helduko da; elikagai bilketa bideratuko dute asteburu hoentan, abuztuaren 27an eta 28an Sutegi atarian.

Segidan duzue, zer eraman dezakezuen elkartasun bilketa horretara.

Bizi-Bira 2021 Euskal Herrian, elikagaien bilketa
Egunak: abuztuak 27-28 (ostirala eta larunbata).
Tokia: Sutegi ataria.
Ordutegia: 19:00-21:00 artean abuztuaren 27an eta 12:00-14:00 artean abuztuaren 28an.
Zer eraman daitekeen: arroza, pasta, arto-irina (aurrez egosita), gari-irina, esnea, gailetak, olioa, azukrea, gatza, frijolak, dilistak, kontserbak (tomatea, beste barazkiak...). Baita hortzetako pasta, shampooa, xaboia (gela edo pastilla), higiene-papera, lixiba, xaboia (garbigailua eta platerak), mantak edo lo zakuak eta kanpin dendak.