Gaur eta bihar elikagai bilketa bira zapatistaren harira

Noaua Aldizkaria 2021ko abu. 27a, 19:55

Gaur eta bihar bira zapatistaren harira elikagai bilketa egingo dute Sutegi atarian. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00 bitarte bilduko dituzte produktuak.

Bizitzaren aldeko Europa mailako bira egitera dator zapatisten ordezkaritza bat, haien borroka europarrekin partekatzera, elkar ezagutzera eta aliantzak sortzera. Euskal Herrian Bira Zapatistari harrera egiteko prestaketa lanen harira, asteotan hainbat elkartasun ekimen antolatzen ari dira. "Ordezkaritza zapatista heltzear dago. Gure etxe eta auzoak prestatzen ari gara. Horretarako, elikagai eta higiene produktuak biltzen hasi gara" Euskal Herri luze zabalean. 

 

Ondorengo elikagaiak dira biltzen ari direnak: arroza, pasta, arto-irina (aurrez egosita), gari-irina, esnea, gailetak, olioa, azukrea, gatza, frijolak, dilistak, kontserbak (tomatea, beste barazkiak...). Baita hortzetako pasta, shampooa, xaboia (gela edo pastilla), higiene-papera, lixiba, xaboia (garbigailua eta platerak), mantak edo lo zakuak eta kanpin dendak.