Ekintzaileentzako udal diru-laguntza lerroetara eskabideak aurkezteko epea zabalik

Kabiene elkarlan gunean urtebeteko egonaldirako nahiz hutsik diren lokal komertzialetan negozio berri bat martxan jartzeko laguntza lerro bana du Usurbilgo Udalak. Eskabideak aurkezteko epeak zabalik izango da, irailaren 30era arte.

HASIZ HAZI BEKA DEIALDIA
Xedea: "Ebazpen honen xedea da Usurbilgo Udalaren diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2021 urtean, jarduera proiektu bat duen ekintzaileari, Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunearen egonaldi eta erabilera diruz ordaintzeko, beti ere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik. Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da. Dirulaguntzaren onuradunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari". 
Zenbatekoa: "Bekaren gehieneko zenbatekoa 1.089,00 €koa izango da, beti ere ekintzaileak 12 hilabetetako erabilera izaten badu Kabienen".               
Bete beharreko baldintza nagusiak:
-Beterri-Buruntzako udalerriren batean erroldatua egotea.
-Enpresa proiektu berri bat garatzen aritzea.
Eskaerak aurkezteko epea: irailak 30.
Informazio gehiagorako: apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

MERKATARITZA LOKAL HUTSETAN JARDUERA EKONOMIKO BERRI BAT ABIARAZTEKO UDAL DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA
Xedea: "norgehiagoka erregimenean, 2021 urtean Usurbilen hutsik dauden merkataritza lokaletan jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileei laguntzeko, bi diru laguntza lerroren bitartez".      
Zenbatekoa: hasierako gastuei aurre egiteko gehienez 5.500 euro proiektuko; alokairu nahiz erosketa gastuei aurre egiteko laguntza 2 urtez (gehienez 300 euro hilero lehen urtean: gehienez 200 euro hilero bigarren urtean). 
Baldintza nagusiak: lehentasuna izango dute zerbitzu berriek edota ixtear izan edo itxi berriak izan diren jarraipeneko proiektuek.
Eskaerak aurkezteko epea: irailak 30.
Informazio gehiagorako: apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Dirulaguntza eskaerak
Non: Joxe Martin Sagardia plaza z/g, 20170 Usurbil, 08:00-14:30 artean/ 943 371 951.
Online: usurbil.eus/zerbitzu-telematikoak
Informazio gehiagorako: apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.