Odol ematea gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 6a, 08:04

Bi hilean behin egiten duten moduan, odola emateko aukera izango da astelehen honetan, irailaren 6an.

Usurbilgo datorren odol ematea, astelehen honetan bertan, irailaren 6an izango da Udarregi Ikastolan, arratsalde partean, 16:30-20:10 artean. Aldaketarik ez bada, orain arteko saioetan bezala, aurretik odola eman izan dutenei hitzordua zehazteko deituko zaie. Odola estreinakoz eman nahi dutenek aldiz, hitzordua eskatu ahalko dute 943 007 884 telefono zenbakira deituta. 

Odola emateko bete beharreko baldintzak
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.