Bertan behera, "Sagarraren heldutasun analisiak" ikastaroa

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 9a, 08:12

Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibaren eskutik, sagarraren heldutasuna aztertzeko ostiral honetarako antolatua zuen ikastaroa bertan behera utzi du.

"Sagarraren heldutasun analisiak" ikastaroa
Alkartasuna Kooperatibaren eskutik, irailaren 10ean, 15:30-18:30 artean Potxoenean egitekoa zen. "Sagarraren heldutasuna aztertzeko 3 sistema azalduko dira: gogortasunaren neurketa, azukrearen neurketa eta almidoiaren azterketa", zioen antolakuntzak. 23 lagunentzako lekua zegoen saioa bertan behera utzi dutela ohartarazi du usurbilkultura.eus plataformak.

Orbeldi
Usurbilgo dantza taldeak  berriz ireki du 2021-22 ikasturterako prestatu duten helduen ikastaro eskaintzan izen emateko epea, irailaren 22ra arte. Izen emateko lotura hemen duzue: https://forms.gle/xUYUZ7A9XeVUUZnHA

Euskal dantzen taldea, oinarrizko dantzak, dantza hastapenak eta plaza dantzei lotutako saioak iragarri ditu Orbeldik ikasturte berrirako. Informazio gehiago: orbeldi.udt@gmail.com/ Facebook (/orbeldiDT) / Instagram (/orbeldi_udt).


Muxurbil
"Antzerkiaren bidez disfrutatzeko prest? Muxurbil eskaintza berri batekin dator", iragarri dute antzerki taldetik. "Antzerki klase berriak Ixabel Agirresarobe eta Andrea Arrutiren eskutik, beraien esperientzia eta ikasketekin, astean ordu beteko saioak emango dituzte". Prezioa, hilero 30 euro. Informazio gehiagorako: 675 71 23 83 (Ixabel) edo 650 614 380 (Andrea).

Santuenea
2021-22 denboraldirako ikastaroak antolatu ditu Santuenea Elkarteak: aeroyoga (asteazken arratsaldeetan), aero berezia (astearte arratsaldeetan), errestauratiboa (ostegun goizetan). Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko bi telefono zenbaki dituzue; 615 715 991 edo 670 027 731. Urritik aurrera (astelehen eta ostiraletan 17:00etan) Taichi tailerra ere antolatu du Gure Elkartea jubilatu elkarteak, Santuenea Elkarteko 16. lokalean. Iraila hasieran eskaintzekoak dira zehaztasun gehiago.

Horrez gain, 18. Argazki Lehiaketa ere antolatu dute; oraingoan, erretratuak ateratzeko "Santueneako sarrera-irteerak" gaia proposatu dute. Irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira 50X50 tamainan edo modu digitalean. Xehetasun gehiago, 670 027 731 telefono zenbakian.

Helduen Hezkuntza Iraunkorra
18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako hezkuntza egitasmoa dugu. Oinarrizko prestakuntza eskaintzen dute; ingelesa, gaztelania, oinarrizko informatika, idazmena, irakurmena, joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia eta historiarekin lotuta artea... Horrez gain, DBHko titulua lortzeko moduluak eskaintzen dituzte, euskara 0-1-2 mailak, kultur ekintzak (kultur bidaiak eta irteerak) edota etorkinei zuzenduriko euskara eta gaztelania ikastaroak baita oinarrizko prestakuntza ere. Irailaren 16an abiatuko dute ikasturte berria. Hilaren 2tik aurrera matrikulatzeko aukera izango da, astelehenetik ostiralera goizero, 10:00-13:00 artean eta astelehenetik ostegunera arratsaldez, 17:00-19:00 artean. Aurrez hitzordua eskatu beharko da. Informazio gehiago, HHI-k Usurbilen nahiz Lasarte-Orian duen egoitzetako batean jaso ahalko da:

Usurbil:
Agerialde
012734aa@hezkuntza.net
943 36 12 73

Lasarte-Oria:
Beheko kale bidea, 1-3. (anbulatorioa) 20160.
012734aa@hezkuntza.net
943 37 64 43 (tlf zenbakia)
943 36 66 08 (fax)
epalasarte.eus  

Etumeta AEK euskaltegia
Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Berrikuntza batekin; mintza saioa astean lau orduz (bina ordu bi egunetan). Urriarekin batera abiatuko den 2019-20 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik izango dute Etumeta AEK euskaltegian, asteazkenetik, irailaren 1etik aurrera astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan; goizez, 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Einean guraso eskolaren ikastaroak
Zabalik dute izen ematea Einean guraso elkarteak antolaturiko ikastarootan:

Oinarrizko argazkilaritza digitala I
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-abendua artean.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat.
Irakaslea: Ibai Arrieta (635 70 14 73) / argazkikastaroa.usurbil@gmail.com

Oinarrizko argazkilaritza digitala II
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-abendua artean.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat.

Irakaslea: Ibai Arrieta (635 70 14 73) / argazkikastaroa.usurbil@gmail.com
Baldintza: lehenengo zatia egina izatea edo argazkilaritza digitalari buruzko ezagutza izatea.

Laboreak (bolilloak, “punto cruz”, gantxilloa…)
Iraupena: astean behin bi ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Juani (609 41 38 83).

Yoga (luzaketak, arnasketak, lasaitzea…)
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakasleak: Katia (636 71 15 14), Sebas (605 72 28 25).

Pintura (oleoa, akuarela, pastela…)
Iraupena: astean behin 2 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Eskulanak
Iraupena: astean behin 2 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Zehaztasunak: teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.

Sabel dantza/ hip hop
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).



KzGunea
Asteazken honetan zabalduko dute, irailaren 1ean, eta aldaketarik ez bada, arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Gogoan izan: nabigatzeko 14 urte beteak izan beharko dira, gehienez 50 minutuko tartean baliatu ahalko da zerbitzua. Ikastaroak ere eskaintzen ditu KzGuneak, momentuz ez dute datozen saioen berri eman web bidez. Informazio gehiagorako: Kale Nagusia, 37 / 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net / kzgunea.eus


Oiardo Kiroldegia
Eskaintza honetan guztian aurre izen ematea zabalik izango da gaurtik irailaren 23ra arte. Online bideratu beharko dira inskripzioak, bideotatik:
https://labur.eus/HhmXA (helduena)
https://labur.eus/zjwgm (haur eta gazteena)

Plazen zozketa irailaren 24ean egingo da eta segidan zerrendak argitaratuko ditu Usurbilgo Udalak.

Informazio gehiago:
-Oiardo Kiroldegiko harreran.
-Banatuko dituzten triptikoetan.
-943 37 24 98 telefono zenbakian.