Urriaren 2an Hernanin

Independentzia Egunerako sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 10a, 09:29

Buruntzaldea mailako Independentzia Eguna antolatu dute urriaren 2an Hernanin, LAB, Sortu eta Ernai eragileek. Sarrerak gaurtik izango dira salgai.

Buruntzaldeko Ezker Abertzaletik Independentzia Eguna antolatu dute datorren urriaren 2rako. "Independentziaren aldarria erdigunera ekartzeko asmoz, eskaintza politiko eta soziala izango dugu Hernanin", iragarri du Ernai Usurbilek sare sozialen bidez. Independentziari buruzko hitzaldia, herri bazkaria, manifestazioa, ekitaldi politikoa eta kontzertu gaua.

Bi sarrera mota izango dira eskuragarri; bat herri bazkaritarako eta kamiseta eskuratzeko. Bestea, iluntzeko kontzertuetarako. Perlata eta Rotten XIII taldeek eskainiko duten emanaldietarako sarrerak ostiral honetan, 17:30etan jarriko dituzte salgai, Usurbilen Aitzagan. "Pertsona bakoitzak ezin izango ditu lau sarrera baino gehiago erosi", ohartarazi dute.


Urriak 2, larunbata
Hernanin
11:00 Hitzaldia: "Independentzia ipar, estatu propioa zertarako?" Milagrosan.
Hizlariak: Eneko Compains, Iratxe Delgado eta Igor Arroyo.
14:00 Herri bazkaria Tiloetan.
16:00 Andoni Ollokiegi Tiloetan.
18:00 Manifestazioa Gudarien plazatik.
18:30 Ekitaldi politikoa manifestazioaren amaieran Tiloetan.
21:30 Kontzertuak Atsegindegin: Perlata eta Rotten XIII

Antolatzaileak: Buruntzaldeako LAB, Sortu eta Ernai.