Bi herritar lehian, Kontxako Banderaren azken jardunaldian

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 10a, 11:03

Igandeko azken jardunaldian erabakiko da nork etxeratuko duen Kontxako Bandera. Gizonezkoetan bi herritar lehiatuko dira.

Igande honetan, irailaren 12an erabakiko da nork irabaziko du Kontxako Bandera. Donostiako uretan bi herritar lehiatuko dira, biak gizonezkoen txapelketan; batetik, Hondarribia ontziarekin Alex Udabe Pagola. Oriokoan Josu Ostolaza. Hondarribia sailkapen buruan da, laugarren postuan Orio. 

Donostiara ez joateko deia
Bigarren urtez jarraian, covid19ak baldintzaturiko estropadak izango dira Gipuzkoako hiriburukoak. Antolakuntzak bertara ez joatea eskatu du, estropadak etxetik ikusteko gonbita zabaldu du. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko ditu, goizeko 9:45ean hasita. Emakumezkoen lehia goizeko 11:00etan hasiko da, ordubete beranduago gizonezkoena.


KONTXAKO BANDERA: 1. jardunaldiko sailkapena
GIZONEZKOAK
1-Hondarribia: 19:06.32
2-Santurtzi 19:08.06
3-Zierbena: 19:10.28
4-Orio: 19:14.82
5-Donostiarra: 19:15.42
6-Bermeo Urdaibai: 19:23.40
7-Cabo: 19:32.12
8-Ares: 19:42.98

EMAKUMEZKOAK
1-Arraun Lagunak: 10:31.62
2-Orio: 10:33.26
3-Donostiarra: 10:40.24
4-Hondarribia: 10:44.82
5-Tolosaldea: 10:46.68
6-Hibaika: 10:49.16
7-Deustu-Bilbo: 10:55.26
8-Chapela: 10:58.74