Santueneko pala txapelketako kanporaketak gaurtik jokoan

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 13a, 08:30

Santuenea Kultur Birako ospakizunetan murgilduko den asteburuaren atarian gara. Musika, txapelketak edota kirol ekintzak tartekatu dituzte antolatzaileek egitarauan. Lerrootan duzue. Tartean, pala txapelketa bat ere prestatu dute. Kanporaketak astelehen honetatik, irailaren 13tik aurrera jokatuko dira.

SANTUENEA 2021 KULTUR BIRAN
Irailak 17, ostirala
18:00 Toka eta igel txapelketa. Izen ematea, Zaharren Egoitza aurrean.
18:00 Plisti-plasta ur jolasak.
22:00 Kontzertuak: Neona eta Viafara.

Irailak 18, larunbata
11:30-13:30/16:30-19:30 Puzgarriak.
11:30-13:30 Bizikleta slaloma eta arku jaurtiketa.
16:00 Mus txapelketa.
-Izen ematea, 15:30-16:00 artean, bikoteko 20 euro.
-Sariak:
1. saria: bi txapel, bi trofeo, bi marisko lote, onddo otar bat eta bi botila txanpain.
2. saria: bi trofeo, zortzi txuleta, bi gazta eta bi botila txanpain.
3. saria: lau txuleta eta bi botila txanpain.
4. saria: baserriko bi oilasko eta bi botila txanpain.
22:00 Traka. DJ Gorkamendik girotua.

Irailak 19, igandea
9:00 Esnadeia.
12:00 Pala txapelketako finala:
-Kanporaketak irailaren 13tik 17ra arratsaldeetan.
-Araudia: 
1. Teniseko pilota edo antzekoa antolakuntzak jarriko du. Pala norberak.
2. 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete.
3. Bikoteak genero berekoak izan daitezke edo ez.
4. Bikote finalistentzat sariak egongo dira.
-Izen ematea: doan, irailaren 12ra arte 14:00etan Esnaola janari dendan edo 617 701 173 zenbakian whatsapp mezua helarazita.

Ekitaldietarako izen ematea: usurbilkultura.eus plataforman.