Zenbait udal diru-laguntza deialdietara eskabideak aurkezteko epea zabalik

Zenbait udal diru-laguntza lerroetarako eskabideak aurkezteko epeak zabalik jarraitzen du. Usurbilgo Udalak gogorarazi duenez, eskaerak "udaletxean bertan, posta arruntez zein Internetez, zerbitzu digitalen webgunean" bidera daitezke.

KIROL ARLOKO NORGEHIAGOKA ERREGIMENETIK KANPOKO LAGUNTZA DEIALDIA:
Xedea:
kirol ekintza bereziak (Usurbilen kirol ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoek eta erakunde publikoek zein pribatuei zuzendua), prestakuntza teknikoak eta oinarrizko osasun miaketak (herriko kirol elkarteek eska ditzakete, udal-erregistroan izena emanda egonez gero), Eskola Kiroleko kuoten ordainketa (Usurbilen erroldatutakoek eska dezakete). 
Eskaerak aurkezteko epea:
urriak 30.

HASIZ HAZI BEKA DEIALDIA

Xedea: "Ebazpen honen xedea da Usurbilgo Udalaren diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2021 urtean, jarduera proiektu bat duen ekintzaileari, Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunearen egonaldi eta erabilera diruz ordaintzeko, beti ere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik. Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da. Dirulaguntzaren onuradunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari". 
Zenbatekoa: "Bekaren gehieneko zenbatekoa 1.089,00 €koa izango da, beti ere ekintzaileak 12 hilabetetako erabilera izaten badu Kabienen".               
Bete beharreko baldintza nagusiak:
-Beterri-Buruntzako udalerriren batean erroldatua egotea.
-Enpresa proiektu berri bat garatzen aritzea.
Eskaerak aurkezteko epea: irailak 30.
Informazio gehiagorako: apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

MERKATARITZA LOKAL HUTSETAN JARDUERA EKONOMIKO BERRI BAT ABIARAZTEKO UDAL DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA
Xedea: "norgehiagoka erregimenean, 2021 urtean Usurbilen hutsik dauden merkataritza lokaletan jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileei laguntzeko, bi diru laguntza lerroren bitartez".      
Zenbatekoa: hasierako gastuei aurre egiteko gehienez 5.500 euro proiektuko; alokairu nahiz erosketa gastuei aurre egiteko laguntza 2 urtez (gehienez 300 euro hilero lehen urtean: gehienez 200 euro hilero bigarren urtean). 
Baldintza nagusiak: lehentasuna izango dute zerbitzu berriek edota ixtear izan edo itxi berriak izan diren jarraipeneko proiektuek.
Eskaerak aurkezteko epea: irailak 30.
Informazio gehiagorako: apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Dirulaguntza eskaerak
Non: Joxe Martin Sagardia plaza z/g, 20170 Usurbil, 08:00-14:30 artean/ 943 371 951.
Online: usurbil.eus/zerbitzu-telematikoak
Informazio gehiagorako: apirilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.