Hondakinen kudeaketari lotutako datu berriak ezagutarazi ditu Usurbilgo Udalak. Zehazkiago esanda, 2021. urte honetako lehen seihilekoari, urtarriletik ekainerako tarteari dagozkionak. %86,59ko gaikako bilketa du Usurbilek. Tarte berean duela urtebete baino puntu bat murriztu da, %87,26tik %86,59ra. Baina era berean, iazko urte osoko ehunekoa aintzakotzat hartuta, puntu bat igo da, 2020ko gaikako bilketako urteko bataz bestekoa %85,77koa baita.
Hiri hondakin gehiago kudeatu dira aurtengo lehen sei hilabeteetan; 2021eko urtarriletik ekainera 1.560 tona, 1.455 tona iaz. Errefusaren kasuan ere antzeko joera antzeman du Udalak; 185 tona errefus bildu zituzten iazko urtarriletik ekainera, aurtengo lehen sei hilabeteetan 209 tona. Udalak nabarmendu duenez, "2020a ezohikoa izan zen, zentzu guztietan, covid19ak baldintzatuta, eta eragina izan zuen hondakinen gaikako bilketan ere".
Datu zehatzagoekin ondoko taula argitaratu du Usurbilgo Udalak: