221etik 231ra igo da langabetu kopurua abuztuan

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 15a, 09:09

Uztailean baino 10 langabetu gehiago Usurbilen abuztuan, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera. Igoera orokorra izan da baita Buruntzaldean eta Gipuzkoan.

Pandemia aurreko, 2020ko otsaileko datura heldu zen Usurbil uztailean, langabetu kopuruari zegokionean. Itxialdi aurreko azken hilabete hartan 221 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan. 10 gehiago aurtengo abuztuan, 231 guztira. Igoera orokorra izan da, bai Usurbilen, baita eskualdean ere. Buruntzaldean 93 langabetu gehiago zenbatu dituzte abuztuan, 3.244 guztira. 768 gehiago Gipuzkoan, 32.030 lanik gabeko herritar guztira.

Usurbilera itzulita, emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du udalerri honek; 127 langabetu emakumezko abuztuan eta 94 gizonezko langabetu. Langabetu gehienak zerbitzuen sektorean, 161.

Erregistraturiko kontratu kopuruak nabarmen egin du beherantz abuztuan Usurbilen. Uztailean 308 izan ziren, iragan hilabetean 227. Ohi bezala, ia denak, 214 aldi baterako hitzartuak. Emakumezko gehiago (117) kontratatu dira gizonezkoak baino (110). Buruntzaldean ere nabarmen murriztu da kontratazioa uztailetik abuztura; 2.343tik 1.607ra.

Gipuzkoan ere antzeko joera nabari da; 24.656 kontratu erregistratu ziren uztailean, 17.974 abuztuan.

2021eko abuztua
Usurbil: 231.     Buruntzaldea: 3.244.    Gipuzkoa: 32.030.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 98.
25 urtetik behera: 17
25-44 urte artean: 27.
45 urtetik gora: 54.
 

Emakumezkoak: 133.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 56.
45 urtetik gora: 71. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 34.
Eraikuntza: 8.
Zerbitzuak: 162.
Aldez aurreko lanik gabe: 21.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 711.
Astigarraga: 246.
Hernani: 993.
Lasarte-Oria: 816.
Urnieta: 247.
Usurbil: 231.
Guztira: 3.244. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 32.030.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 227.
Aldi baterakoak: 214 (107 gizonezko, 107 emakumezko).
Sektoreka: 10 nekazaritzan, 52 industrian, 4 eraikuntzan eta 161 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 110 lan kontratu gizonezkoenak, 117 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 186.
Astigarraga: 301.
Hernani: 481.
Lasarte-Oria: 165.
Urnieta: 247.
Usurbil: 227.
Guztira: 1.607.

Gipuzkoa: 17.974.

2021eko uztaileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.