Koronabirusa

Araudi malguagoa larunbatetik aurrera

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 17a, 07:18

Edukiera mugak eta itxiera ordutegiak malgutzea erabaki berri du ostiral goiz honetan Eusko Jaurlaritzak. Esaterako, goizaldeko 3:00ak arte atzeratu du hainbat jardueretako itxiera ordua. Neurri berriok larunbat honetatik aurrera (irailak 18) izango dira indarrean.

COVID19, NEURRI BERRIAK
-Maskara.
Nahitaez erabili behar da barnealdeetan eta kanpoan segurtasun-distantzia mantendu ezin denean.
-Ordutegiak. 03:00etan, establezimenduak ixtea eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak etetea.
-Edukierak. Bai merkataritzan bai oro har, %75, muga espezifiko bat aplikatzen denean izan ezik.
-Publikoa ekitaldietan. Edukiera, oro har, % 75ekoa da. 3.000 pertsonatik beherako esparruetan, 1.500 pertsonatik beherakoa izango da barrualdean, eta 1.800 kanpoan. 3.000 baino gehiagoko esparruetan, gehieneko edukiera ezin izango da %40 baino handiagoa izan barrualdean eta %60 kanpoan.
-Ostalaritza. Barrualdean edukiera %75ekoa da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 8 pertsona, eta terrazetan 12. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. Joko-lokaletan muga berberak aplikatuko dira.
-Txokoak. %75eko edukiera. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 8 pertsona. Nahitaezkoa da maskara, irensteko unean izan ezik. Etengabe aireztatzeko betebeharra.
-Gaueko aisia. Jarduerari berrekin ahal izango diote %50eko edukierarekin. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean gehienez 8 pertsona eta terrazetan 12. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. Dantza-pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.
-Gazteen lonjak eta lokalak. Berriro ireki ahal izango dira 16 eta 29 urte bitarteko adin-tartean txertaketak jarraibide osoarekin %85 gainditzen duen unetik aurrera.
-Kirola egitea. Barneko instalazioetan, gehienez 16ko taldeak. Gehieneko edukieraren %50ean erabili ahal izango dira aldagelak, eta dutxak banaka edo 2 metroko distantzia mantenduz.
-Mantendu beharreko prebentzio-jarrerak. Maskara erabiltzea, barrualdeak etengabe aireztatzea, pertsonen arteko distantzia, eskuen eta gainazalen higienea. Jende pilaketak saihestea, txertaketan parte hartzea, eta kasuen miaketan laguntzea eta, hala dagokionean, berrogeialdiak eta isolamenduak betetzea.