Lurraldebus
Irailaren lehenetik aurrera "neguko ohiko zerbitzua" eskainiko zuela iragarri zuen Lurraldebusek. Baina aste hasieran Buruntzaldeko zerbitzuen ordutegia eguneratu du. Usurbil eskualdearekin bi autobus zerbitzuekin lotua dago. Batetik, Hernani alderako zerbitzua dago, bestetik uztailaren lehenean bertan behera utzi zuten ospitaleetako zerbitzua. Bistan denez, eskualdeko udal eta herritarren eskariz, berrezarria izan dena. Hernani aldera joateko autobusa San Inazio kaleko geltokitik abiatzen da. Ospitaleetara doana, San Inazioko biribilgunetik. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus
Euskotren
Uda parteko ordutegitik "ohikora" itzuli zen aste hasieran Euskotren. Irailaren 13 honetatik aurrera "neguko" ordutegia izango du indarrean. "Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola-egunetara eta lana dela eta joan-etorrietara egokitzea da", zerbitzuon arduradunen esanetan. Informazio gehiagorako:
944 333 333
euskotren.eus
Bidez Bide, taxibus zerbitzua
Bidean da hilabete hasieratik, Usurbilgo udal taxibus zerbitzua, ohiko ordutegian. Astelehenetik ostiralera beraz, bost zerbitzu eskainiko ditu; bi goizez (7:30/10:30), bat eguerdi partean (13:30), eta azkeneko biak arratsaldean zehar (15:30/19:00). Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira.