Usurbil 1936

Herri omenaldirako girotzen, sortzen

Noaua Aldizkaria 2021eko irailaren 18a

"Izan zinetelako gara" arratsaldeko herri omenaldirako girotzen hasiak dira frontoian. Usurbil 1936 elkartearen irudia mural batean margotzen igaro dute goiza.

Sortuz hasi dira girotzen, Usurbil 1936 elkarteak Udalarekin batera larunbat arratsalde honetarako antolatu duen herri omenaldia. Irailaren 18 honetan 85 urte bete dira tropa faxistak Usurbilen sartu zirenetik. Fusilatuak, garai latz hura pairatu zutenak omendu, gertatutakoa oroitu eta plazaratuko du aipatu moduan, gaur 18:00etan frontoian deitu den ekitaldiak.

Hitzordua goizean goiz hasi dira girotzen pilotalekuan bertan. Usurbil 1936 elkartearen irudia den logoa mural batean margotzen aritu dira. Datozen orduotan frontoiko horman esekita ikusgai izango duzue.

Irailak 18, larunbata
18:00 “Izan zinetelako gara” ekitaldia frontoian:
-Hasiera zazpi suzirirekin, zazpi fusilatuen omenez.
-Ekitaldia: dantza txistulariekin, musika, mintzaldiak, txalaparta, bertsoak, poesia errezitaldia, lore eskaintza eta oroigarri banaketa fusilatuen senideei.
Izen ematea: irailaren 16a baino lehen, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzaileak: “Usurbil 1936” elkartea, Usurbilgo Udala.