Gizonen sexualitateak hizpide dituen "Satiro" antzezlana urriaren lehenean

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 21a, 09:28

Xanti Arrizabalaga aktorearen eskutik "Satiro" antzezlana ikusi eta ondoren, gizonen sexualitateak hizpide dituen emanaldiaren inguruko tertulia programatu du Usurbilgo Udalak urriaren 1erako. Hitzordurako izen ematea jada zabalik duzue usurbilkultura.eus plataforman.

Albiste honi atxikitako bideoan duzue antzezlanari buruzko aurrerapentxo bat. Emanaldirako izen ematea zabalik duzue usurbilkultura.eus plataforman.

"Satiro" antzezlana eta tertulia
Eguna:
urriak 1, ostirala.
Ordua:
19:00.
Tokia: Sutegi.
Zehaztasunak: "Umorea eta jolasa erabiliz, gizonen sexualitateak hartzen ditu hizpide nagusi Satiro antzezlanak. Desirak, gorputza eta barneratutako epaiak gurutzatzen diren ideien lanketarako aproposa, gazte zein heldu eta gizon zein emakumeentzako. Antzezlanaren ostean, Arremanitzek tertulia bideratuko du, Xanti Arrizabalaga aktorearekin eta bertaratutakoekin elkarrizketan".
Edukiera: 93 lagun.
Izen ematea: irailaren 29ra arte doan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.