Abisu horian berriz "prezipitazio handiagatik"

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 21a, 08:11

Astearte iluntzeko 21:00etan hasi eta asteazken goizaldeko 3:00ak arte abisu horian izango gara "prezipitazio handiagatik".

Astelehenean bezala, berriz ere abisu horian izango gara datozen orduotan "prezipitazio handiagatik". Hala ohartarazi du Euskalmet meteorologia agentziak; "Kantauri isurialdeko zenbait tokitan ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daiteke. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izan daitezke, bereziki kostaldean. Zaparradak ekialdetik mendebaldera mugituko dira".

Giro honetan Usurbilen, gaur (irailak 21) "zerua oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparradak botako ditu; gauean mardulak eta trumoitsuak izan daitezke. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsalde-gau partean ipar/ipar-ekialdekoa. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".

Asteazkenean, "zerua oso hodeitsu egongo da, arratsaldean hodeiak gutxituko dira. Zaparradak botako ditu, arratsaldean atertuz joango da. Ipar-haizea nagusi. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, maximoak gutxi igoko dira".

Ostegunean, "zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin. Mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus