Azaroaren 5ean

Nekazaritza tresnen IAT azterketa egiteko aukera Alkartasuna Kooperatiban

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 23a, 10:05

Lehen baserrietan egin ohi ziren azterketak, baina egun ez. Alternatiba gisa, azaroaren 5ean Alkartasuna Kooperatiba ondoan nekazaritza tresnei IAT azterketa egiteko aukera eskainiko dute.

Behemendi Donostialdea eta Bidasoako landa garapenerako elkartetik ohartarazi dutenez, nekazaritza tresneriaren IAT azterketak egiteko aukera izango da azaroaren 5ean, Alkartasuna Kooperatiba ondoan; goizez, 8:30-14:30 artean. Azterketa egin nahi duenak Irungo IAT gunera deitu beharko du, 943 62 63 00 telefono zenbakira.  Azterketok gero eskudirutan ordaindu beharko dira.

"Behemendi elkartetik azaldu dutenez, lehen baserrietan bertan pasatu ohi zituzten IAT azterketak, baina araudiaren aldaketa bat tarteko, desagertu egin da zerbitzua. Horren ordez, dagoeneko Deba Garaian, Deba Beheran eta Urola Kostan eskaintzen duten zerbitzua eskainiko dute: hainbat herritan azterketa egiteko egun bana proposatzea".