Uda osteko lehen bilera iragarri du Euskara Aholku Taldeak. Zehazkiago esanda, urriaren 5erako, datorren astearterako honenbestez, arratsaldeko 17:30etan Potxoenean. "Euskararen inguruko kezkak elkarjarri, beharrak identifikatu eta martxan jar litezkeen egitasmo eta ekintzak bideratzea da taldearen helburua".
Parte hartzeko gonbital luzatu dute. "Udalak, herritarrek zein eragileek parte hartzen dute taldean, eta hilean behin elkartu ohi dira. Udaleko Euskara Sailak deia zabaldu nahi du interesa duen orok bertan parte har dezan".
Xehetasun gehiago jaso nahi dituenak, itzultzailea@usurbil.eus helbidera idatzi dezake edo 943 371 999 telefono zenbakira deitu.