Gizonen sexualitateak hizpide dituen "Satiro" antzezlana gaur Sutegin

Noaua Aldizkaria 2021eko urriaren 1a

Xanti Arrizabalaga aktorearen eskutik "Satiro" antzezlana ikusi eta ondoren, gizonen sexualitateak hizpide dituen emanaldiaren inguruko tertulia programatu du Usurbilgo Udalak ostiral honetarako, urriaren 1erako. 

Albiste honi atxikitako bideoan duzue antzezlanari buruzko aurrerapentxo bat. 

"Satiro" antzezlana eta tertulia
Eguna:
urriak 1, ostirala.
Ordua:
19:00.
Tokia: Sutegi.
Zehaztasunak: "Umorea eta jolasa erabiliz, gizonen sexualitateak hartzen ditu hizpide nagusi Satiro antzezlanak. Desirak, gorputza eta barneratutako epaiak gurutzatzen diren ideien lanketarako aproposa, gazte zein heldu eta gizon zein emakumeentzako. Antzezlanaren ostean, Arremanitzek tertulia bideratuko du, Xanti Arrizabalaga aktorearekin eta bertaratutakoekin elkarrizketan".
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.