Satiro antzezlanak gizontasuna kolokan jarri zuen atzo Sutegin

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 2a, 13:01

Gizonen sexualitatea erdigunean hartuta, Xanti Arrizabalaga aktoreak eta Arremanitzek Satiro antzezlana erakutsi zuten atzo Sutegin. Interes biziko gaia izan zen, gizon zein emakumeak bildu ziren kulturgunean, eta adin ezberdinen bilgune ere izan zen.

Umorea eta jolasa erabiliz, gizonen sexualitatea landu zuen Xanti Arrizabalaga aktoreak. Desirak, gorputza eta barneratutako epaiak landu zituen bertaratutako gazte eta helduekin. Antzezlanaren ostean, Arremanitzek tertulia bideratu zuen, eta aktoreak herritarren zalantzak zein iritziak bildu zituen.