2022rako Ordenantza Fiskalak, alegazio epean

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 6a, 08:18

Iragan asteko udalbatzarrean hasieraz onartu zituzten datorren urterako ordenantza fiskalak alegazio epean izango dira ostegunetik aurrera, Usurbilgo Udalak gaur (urriak 6) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu duen iragarkiaren ostean.

Urrats berri bat tramitazio prozesuan. 2022rako ordenantza fiskalak alegazio epean izango dira ostegunetik (urriak 7) aurrera. Hala dio Usurbilgo Udalak asteazken honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu duen iragarkiak. 30 lanegunez izango da erreklamazio epean. Halakorik egongo ez balitz, behin betiko onartutzat joko dituzte.

Hobarien eskaintza nabarmen zabaltzen duen 2022rako ordenantza fiskalak hasieraz onartu zituzten irailaren 30eko udalbatzarrean. Gehiengo osoz, EHBilduren aldeko bozkekin. EAJ abstenitu zen, PSE-k aurka bozkatu zuen.

2022rako ORDENANTZA FISKALEN PROPOSAMENA
Onarpen prozesua:
-Irailak 23: proposamenaren aurkezpena Ogasun Batzordean eta prentsaurreko bidez.
-Irailak 30: hasieraz onartzea udalbatzarrean.
-Segidan, alegazio epea eta urte amaieran behin betiko onarpena. Behin betiko erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, indarrean jarriko dituzte.

Zenbakitan
Irizpide orokorra: %1,5eko igoera (KPIaren %3ko igoeraren azpitik). 
Salbuespenak: kirol zerbitzuetako tasak eta abonuak %0,9 igotzea, Buruntzaldeko udalen batzordeak hala erabaki ostean; eta hondakinen tasak (zati finkoan urteko 8,56 euroko igoera; errefusaren bilketari eragiten dion zati aldakorra, kubo bakoitzeko 0,5 euro gehiago ordaintzea; 1,5 euro, euro bakarraren ordez).
Hobariak: %50-%90 artekoak, ur, hondakin, estolderia, hileta, baratzen erabilera eta kirol instalazio (abonuez gain, lehen aldiz ikastaroetan), Haur Eskola zerbitzuetan eta Udajolasen".

Balizko onuradunak: 2020ko errenta aitorpenaren kanpainako datuak kontuan izanda:
661 aitorpen: 12.043 diru-sarreren azpitik.
640 aitorpen: 12.043-18.931 euro arteko diru-sarrerak.
734 aitorpen: 18.931-26.093 euro arteko diru-sarrerak.
675 aitorpen: 26.093 -35.400 euro arteko diru-sarrerak.
535 aitorpen: 35.400 eurotik gorako diru-sarrerak.

Baldintza ekonomikoak beteko lituzketen aitorpenak: 2.035etik gora, eta 4.000tik gora herritar.


Bizikidetza unitatea osatzen duten lagunak Hobariak
  %90 %75 %50
1

<14.630

14.630 - 16.625

16.625 – 19.950

2

<19.152

19.152 - 21.679

21.679 – 26.068

3

<20.881

20.881 - 23.807

23.807 – 28.595

4 edo gehiago

<22.477

22.477 - 25.802

25.802 – 30.723