Udarregiko bertso-eskola martxan da

Gaurko egunarekin abiatu da bertso-eskola. Aurtengo ikasturtean Asier Ibarguren arituko da irakasle lanetan. Lehen saioan kuadrilla ederra batu da. 

 

Udarregiko LH5 eta LH6ko ikasleei deialdi berezia egin zitzaten ikasturte hasieran. NOAUA! aldizkaria ere, bertso-eskolan parte hartzeko gonbitea luzatu genuen. Ez dira gutxi animatu direnak. Argazkian dituzue gaurko eskolan batu diren gazteak. Eta eurekin batera Asier Ibarguren ageri da, ikasturte berriko irakaslea.