Irisasi BTT-aren arropa salgai

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 11a, 08:08

Kirola egiteko arropa berria diseinatu eta salgai jarri dute Irisasi BTT-koek. Urriaren 29ra arte bidera daitezke eskaerak.

Irisasi BTT-k jakinarazi duenez, salgai du 2021. urteko arropa. Formulario bat prestatu dute eskaerak kudeatzeko. Bertan, "aukeratu zer arropa eta zer taila behar duzun". Urriaren 29ra arteko epea dute interesdunek, eskaerak bideratzeko. Aukeran dute, "Irisasi BTT Usurbil" dioen kolore gorriko mailot luze eta motza, kulote beltz luze zein motza, "pirata" estilokoa ere bai, jakak baita, txalekoak... Neurri guztiak aukeran; S, M, L, XL, XXL eta XXXL.

Duten eskaintza ikusi eta erosketak egiteko ondoko formularioa baliatu behar da. Esteka honetan dituzue erosketa prozesuari buruz jakin beharreko xehetasunak:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfCtktOUyZ6-cW7mFsX9ccnVAiF7v6WrEJlMp4Q9WmP2cLR2w/viewform

10. edizioa, 2022ra atzeratua
Gogoan izan, urtarrileko azken igandean ospatu ohi dute Irisasi BTT "Hotzak Akabatzen" ekimena, Andatza inguruak bizikleta gainean zeharkatzeko aukera eskaintzen duen proba herrikoia. Azkenekoz, 2020. urtean ospatu ahal izan zuten. 2021ekoa aldiz bertan behera utzi behar izan zuten covid19ak eragindako osasun krisialdiagatik. Edizio borobila izan behar zuena, hamargarrena, 2022ra atzeratzea erabaki zuten Irisasi BTT-koek.