"Gizonak, maskulinitateen kaiolan?" solasaldia ostegunean

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 11a, 10:00

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailetik "gizonak, maskulinitateen kaiolan?" solasaldia antolatu du ostegunerako, urriaren 14rako, hilabete hasierako "Satiro" antzezlanaren ostean.

Izenburu honen bueltan solasaldia antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Arremanitz kooperatibarekin elkarlanean, urriaren 14an, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Tratu on, parekidetasuna eta sexologia arloetan eragiten duen aipatu kooperatibako kide Ibon Arrizabalaga de Mingok bideratuko du saioa. Izena aurrez eman ahalko da, parekidetasuna1@usurbil.eus helbidean edo 943 377 110 telefono zenbakian.

Gogoan izan, gizonezkoen sexualitateak hizpide zituen "Satiro" antzezlana antolatu zutela urriaren lehenean Sutegin. Emanaldi haren ostean dator saio hau.