Zumarte Musika Eskolaren ikastaroetan izen emateko azken eguna

Herritar orori (aldez aurreko ezagutzarik izan edo ez) zuzendua dago musika eskolatik iragarri duten eskaintza. Ikastaro sorta honetan matrikulatzeko azken eguna dute gaurkoa (urriak 13) interesdunek. 

Zumarte Musika Eskolak ikastaro sorta bat iragarri du. Eskaintza honek bi ezaugarri nagusi ditu: ez da aurrez inolako ezagutzarik behar eta adina ez da muga. Beraz, gitarra edota alboka ikasteko gogoz bazaude, orain duzu aukera. Azaroan hasiko dira ikastaro gehienak baina izen-ematea urriaren 13an amaituko da.

Kanta modernoa 
Julen Morgado. 
Astero 30 minutu. 
Osteguna (Ordua irakaslearekin adostuko da).

Alboka 
Teresa Jareño. 
Astero 30 minutu.
Irakaslearekin adostuko da.

Dultzaina 
Bittor Carrera. 
Astero 30 minutu.
Ostirala/Larunbata.

Ukelelea 
Nuria Culla. 
Astero ordu bat. 
Asteazken arratsaldea.

Dj eta musika elektronikoa (+16urte) 
Telmo Trenor. 
Astero ordu bat. 
Ostegun arratsaldea.

Grabaketa eta soinua (+16urte) 
Jurgi Taboada. 
Astero ordu bat. 
Ostiral arratsaldea.

Musika 0-3 urte 
Araitz Larrea. 
Hamabostean behin ordu bat.

Asteazken arratsaldea.

Gitarra (+55urte) 
Ixak Arruti. 
Astero ordu bat. 
Ostegun goiza.

Musikarekin gozatzera (+55urte) 
Araitz Larrea. 
Astero ordu bat. 
Asteazken arratsaldea.

 

Oharrak:

Azarotik ekainera
Ikastaro guztiak azarotik ekainera izango dira. 

Izen-ematea, online
Izen-ematea online egin behar da, urriaren 1etik 13ra zumarte.eus helbidean.