"Meri, Mari eta Lari" ikuskizuna gaztetxoentzat, NOAUA!Fest bezperan

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 19a, 10:43

NOAUA! Kultur Elkartetik asteburu pasa antolatu dizuegu urriaren 22 eta 23rako. Larunbatean, "NOAUA!Fest" 25. urtemugako ospakizun ekitaldia. Bezperan, gaztetxoentzat "Meri, Mari eta Lari" Yogurinah Borovaren kantuak eta Maria Urzelairen ipuin kontaketa uztartzen dituen haur ikuskizuna. Hemen bi deialdion zehaztasunak. 

"Meri, Mari eta Lari"
Eguna: urriak 22, ostirala.
Ordua: 17:00.
Tokia: Potxoenea ondoko Olanoenea plaza (euria bada, Sutegin).
Zehaztasunak: "Yogurinah Borovaren kantuak eta Maria Urzelairen ipuin kontaketa uztartzen ditu emanaldi honek. Sexu identitatearen inguruko hausnarketa egitea du helburu. Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik. Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergaitik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria… Horregatik jarriko diote Lari izena".
Edukiera: 93 lagun.
Izen ematea: doan urriaren 20a baino lehen, usurbilkultura.eus plataforman. 
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.

NOAUA!Fest
Eguna: urriak 23, larunbata.
Ordua: 18:30.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Zehaztasunak: "NOAUA! Kultur Elkarteak mende laurden bete du!!! Ez da marka makala eta hau zuri esker egin dugu. Herritik auzolanean jaiotako ekimena izan da Noaua! Eta aurrera begira ere herritik eta herriarentzako izaten jarraitu nahi dugu. Eta zuekin jarraitu nahi dugu erronka horretan. Herria herritik, beste 25 baietz!!! Eta nola ez, zurekin ospatu nahi dugu urteurren hau, sortzaileekin, kolaboratzaileekin, langileekin, banatzaileekin, auzotarrekin, herriko elkarteekin; zurekin HERRITARREKIN!!! Bertsoak, musika, jan-edana, dantza, jolasak eta batez ere... festa giroa! Izango dugu. Etorriko zara, ezta? Bestela EAMANGOAUE!".
Edukiera: 115 lagun.
Izen ematea: aurrez usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.