Txalaparta eskola zabalduko dute laster, izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 20a, 09:37

Txalapartaren ezagutza, erabilera sustatzeko ikastaroak eskainiko dira eskola berriaren bueltan, azarotik aurrera.

Usurbilen Txalaparta Eskola izango du berriz, azarotik aurrera. Udalerri hau musika instrumentu bat baino askoz gehiago, herri honen ikur denaren ezagutza, trebakuntza eta erabilera sustatzeko egitasmoa sustatzen ari da Jexux Artze Kultur Elkartea Zumarte Musika Eskolarekin eta Usurbilgo Udalarekin elkarlanean. 

Herritar orori zabalik izango da eskola; ez da derrigorrezkoa izango, aldez aurreko ezagutzarik izatea. Sergio Lamuedra izango da irakaslea. Saioak Zumarte Musika Eskolan eskainiko dira. Herrian eragin nahi duen eskola gisa sortu dute. Txalapartari eskainitako garai batean zegoen bilgunea berreskuratu nahi dute. Momentuz, txalaparta ikastaroak iragarri dituzte azarotik aurrera. Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko aukera zabaldu dute egitasmo honen sustatzaileek. Komunikazio bideok zabaldu dituzte: txalapartairakasle@gmail.com / 695 716 878. Azaroan hasi asmo dituzte saioak. Xehetasun gehiago datozen egunotan.