Herriko eskubaloi eta futbol taldeen partidez gozatzeko aukera asteburuan

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 22a, 08:48

2021-22 denboraldian bai, herriko kirol taldeen neurketak hurbiletik ikusteko aukera izango da. Asteburu honetan, zenbait futbol eta eskubaloi partida iragarri dituzte herriko klubek, Haranen eta Kiroldegian hurrenez hurren.

Covid19ari aurre egiteko ia neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu diren honetan, besteak beste, herriko kirol taldeen partidez gozatzeko aukera dugu ia "normaltasun" osoz, bai Harane futbol zelaian baita Oiardo Kiroldegian ere. Musukoa, jan edanik kontsumitu ezina... Oraindik badira halere mantendu beharreko zenbait prebentzio neurri.

Edozein kasutan, denboraldi honetatik aurrera bai, herriko eskubaloi nahiz futbol jokalarien neurketak bertatik bertara ikusteko aukera dugu. Usurbil Futbol Taldetik eta Usurbil Kirol Elkartetik asteburuan partida hauek jokatuko direla iragarri diote NOAUA!ri. Hemen duzue neurketon ordutegien berri:


ASTEBURUKO KIROL ESKAINTZA
Urriak 23, larunbata: Futbola Haranen
10:00 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil FT B- Euskalduna SD.
12:00 Kadete mutilak: Usurbil FT B-Vasconia.
15:30 Preferente neskak: Usurbil FT-Irauli Bosteko KKE. 
17:45 Erregionalak: Usurbil FT-Intxurre KKE.

Urriak 24, igandea: eskubaloia Oiardo Kiroldegian
10:00 Kadete neskak, Gipuzkoako Federatuak: Usurbil K.E. -Ereintza Beissier
12:00 Jubenil neskak, Gipuzkoako Federatuak: Usurbil K. E. -Aiala B ZKE.