Baso-eskola proiektua prestatzeko auzolanerako deia larunbatean

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 22a, 09:41
Argazkia: Udarregi Ikastola.

Egitasmo honen kokagunea prestatzeko auzolanerako deia egin du berriz larunbat honetarako, urriaren 23rako Udarregi Ikastolak.

Aurreko asteburuan egin zuten moduan, auzolanerako deialdia egin du berriz Udarregi Ikastolak, baso-eskolaren eremua prestatzeko.

Oraingo honetan, larunbat honetan, urriaren 23an "aurreko larunbatean pilatutako kainabera zaharrak erretiratu", erreka bidea garbitu eta txabolako hondakinak kendu asmo dituzte. Hitzordurako, "eskularruak, aitzurrak eta palak, zaharra biltzeko ontziak eta orgatilak" beharko dira. 

Parte hartzeko gonbita luzatu dute Ikastolatik, "aurrez, parte hartzera animatu zaretenoi gure eskertza" adieraztearekin batera.

Azalpen bilera
Egitasmo honen nondik norakoak azaltzeko bilera deitu du Udarregi Ikastolak, azaroaren 3an, arratsaldeko 17:00etan HH-ko gurasoentzat. Bertaratzeko izena aurrez eman beharko dute.