“Meri, Mari eta Lari” gaurko haurren protagonista

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 22a, 17:39

“Meri, Mari eta Lari” ikuskizuna egin dute gaur Sutegin, Plis, Plas, Txalo ta Jolasek antolatuta. Dozenaka haur eta guraso elkartu dira auditorioan ordubete inguruko saioan.

Ipuinen bidez, sexu eta genero aniztasuna jorratu dituzte aktoreek, familia eredu ezberdinak aztertuz eta beldurrak baztertuz. Sexu identitatearen inguruko hausnarketa egiten saiatu dira.