NOAUA!Fest

Bidelagun sortzaileen gorazarrea mende laurdena bete duen NOAUA! K.E.-ri

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 25a, 08:41

Usurbilgo sortzaileek NOAUA! K.E.-ren 25 urteotako bidea omendu zuten larunbateko NOAUA!Fest ospakizunean.

Herri sorkuntzak tarte nabarmena izan zuen NOAUA!Fest ospakizunean. Kerman Rekondok eta Inaxio Usarraldek eman zioten hasiera bertsotan hitzorduari. Manex Torrealdaik eta Kattalin Zubizarretak trikiti eta panderoarekin girotu zuten ekitaldia. Orbeldikoek nola ez, dantzan. Maddi Zuloagak eta Elene Alustizak musikaz. Ugaitz Agirreren errezitaldiak borobildu zuen ekitaldia.